
Zapatu honetan ere,
Usotegin auzolanean jarduteko deialdia egin du Lekitto Bedarrak.
09:00etan batuko dira Usotegi parkean eta
12:30era arte Usotegi eraikineko hormak zementuarekin indartu, ortuko bankaletan hesiak jarri, hasiak landatzeko simienterak prestatu eta eraikinaren ingurua garbituko dute.
Zapatu honetan beste igeltsero bat (Peke) izango dute zuzendari. Usotegi eraikina konpontzeko deialdia egin zuten igeltseroen artean, eta Lekitto Bedarrekoak oso pozik agertu dira izandako erantzunarekin. Hurrengo zapaturako ere beste igeltsero baten laguntza ziurtatuta dutela aitatau dute. «Txalogarria da euren portaera herriko ondare baten errekuperazioan», eskertu dute.
Lea aldamioetakoari ere aipamen berezia egin diote. «Berari esker eraikin guztia inguratuta, ziurtasun guztiarekin eta eroso lan egiteko modura daukagu», azpimarratu dute.