Diaz Mazak bere azken eleberriaren (
El desdichado diente picado) inguruko gorabeherak kontatu ditu. Liburua 2012. urtean argitaratu zuen Mazak. Berbaldia Lekeitioko Eskola Publikoan eskaini du idazleak. “Hasiera baten bere liburua aurkeztu du. Behin hori eginda, berbaldia egin dute bertan elkartu direnek”, jakin eragin dute eskolako arduradunek.

Deialdiarekin bat egin eta parte hartu duten herritar gehienek liburua irakurrita zeukaten. “Umeen istorioak dira, baina nagusiek ere irakurtzekoak”.
Berbaldia herritar guztiei zabalik egon da.