Barikuan ipiniko dute martxan enpresentzako trebakuntza prozesua Debegesan
Lean Startup metodologia oinarri hartuta, Debegesak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean, eskualdeko enpresa txiki eta ertainen dibertsifikazioa sustatzeko trebakuntza prozesua ipiniko dute martxan barikuan.
Parte hartzeko interesa duten enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefono zenbakira deituta edo pymes@debegesa.com helbidera idatzita.