
Joan den urteko arrakasta ikusirik,
Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroa antolatu du bigarren urtez, Lekeitioko Udalak. 12 ordu eta erdiko ikastaroa izan da. Aurten baina, pasa den urteko itxaron zerrendarekin bete dute ikastaroa. Guztira hamabi lagunek hartu dute parte, eta doanezko haurtzaindegi zerbitzua jarri dute beraien esku. Euskal Herria, Venezuela, Kuba, Bolivia, Paraguay eta Madagascarreko herrialdeetako errezeten sekretuak partekatu dituzte.
Partehartzaileen balorazioa oso positiboa izan da eta horrelako ekimen gehiago antolatzearen alde agertu dira, esaterako
Arroces del mundo jardunaldiak edo munduko dantzen ikastaroak. “Kulturarteko Sukaldaritza ikastaroak aniztasuna ardatz duen elkargunea izan nahi du, aniztasunak elikatzen baikaitu”, adierazi du udalak.