Saharara bidaltzeko janari bilketa hasi dute Aulestin
Urtarrilaren 25etik otsailaren 10era bitartean, urtero egiten duten legez, Sahararako janaria bilduko dute Aulestin. Udaletxean, eskolan, Josune dendan eta kantoko dendan bilduko dituzte Saharara bidaltzeko lehengaiak. Aulestiko Udalak Indabak, garbantzoak, lentejak, azukrea, arroza eta konpresak batzeko deialdia egin die herritarrei. Sahararrek duten premia kontuan hartuta hemengo laguntza asko eskertuko dutela adierazi dute. Lea-Artibai eta Busturialdeko beste hainbat herritan ere gabonen ostean hasi dira Sahararako laguntza jasotzen.