Umeentzako bitxigintza tailerra antolatu du Ondarroako Udalak
Tailerra zapatuan, otsailak 1, izango do. Ikastaroa 6 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta egongo da, eta doakoa izango da. Guzur Etxean egingo da, 10:30etik 12:30era.
Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena, udaleko kultura saileko telefono zenbakira deituta: 94-683 36 69. Goizez deitu behar da izena emateko.