Aulestiko Jai Batzordeak batzarra egingo du barikuan, urtarrilak 31
Karnabala eta Santa Eufemi jaietako kontzertuen antolakuntza izango dira herritarrek jorratuko dituzten gaiak. Batzarra urtarrilaren 31n, barikua, egingo da, 18:30ean, udal liburutegian. “Animatu eta etorri, garrantzitsua da danon parte hartzea!”, esan dute Jai Batzordeko kideek.