Kandelak piztu eta bedeinkazioak egiteko egunak datoz
Inauterien atarian, bada zer ospatu eta zegaz gozatu inguruan. Beste hainbat tokitan legez, Lea-Artibain ere Kandelaria eta San Blas egunak ospatuko dituzte, argi eta doinu berezi artean. Bedeinkazioetarako tartea ere izango dute.
Etxebarrin ere kandelek argituko dituzte kaleak otsailaren 2an, domekan. Izan ere, Hiru Bide pareko zubia kandelekin argitzeko hitzordua jarri du Etx Kultur Taldeak.
Kandelariaren hurrengo egunean ere, jai giroan murgilduta jarraituko dute askok; aulestiarrek, esaterako, meza eta kopaua izango dituzte aukeran egun horretan.
Egitaraua
Kandelaria
Etxebarria. Otsailaren 2an, Hiru Bide pareko zubia kandelekin argituko dute Etx kultur elkartearen eskutik. Hori prestatzeko 19:00etan batuko dira bertan, gero argiok pizteko. Eguraldi txarra balego, bertan behera geratuko litzateke ekintza hori.
San Blas
Aulesti. Otsailaren 3an, meza eta kopaua. Aulestiko jubilatuen elkartearen eskutik.