
Haur Liburutegi, Ludoteka eta Gaztelekuaren zerbitzua otsailean martxan jartzea espero du Mutrikuko Udalak, beti ere zerbitzua emateko esleipena egiteko prozedura epeak errespetatuta.
Haur liburutegiko material pedagogikoa trukatzeko zerbitzua liburutegiko arduradunaren bitartez egin ahal izango da zerbitzua berriro martxan jartzen duten bitartean. «Umeek, hortaz, liburutegi orokorrera joan besterik ez dute egin behar», azaldu dute udaleko gazteri zerbitzuko arduradunek.
Eskaintza berriaren berri
Mutrikuko Udaleko Gazteri Zerbitzuak, bestalde, udaleko web gunean, eraikin bakoitzean eta udaleko gazteri zerbitzuetako udal bulegoan jakinaraziko du noiz eta nola egingo den gazteri zerbitzuetako eskaintza eta izen emate prozesu berri guztia.