Ondarroan hildako senegaldarreran gorpua aberriratzeko diru bilketa, abian
Markina-Xemeingo Asema elkarteko lehendakari Souleymanek HITZAri jakin eragin dionez, urtarrilaren 28an Ondarroan hildako 43 urteko senegaldarraren gorpua aberriratzeko diru bilketa abiarazi dute. “Kontu korrontea atzo zabaldu zuten senideek baina elkarteari gaur jakin eragin diote zenbakia zein den”, adierazi du Souleyman Asema elkarteko lehendakariak.
Kontu korronte zenbakia: 3035 0008 70 0081037085 (Euskadiko Kutxa).
Zenbat diru jaso behar duten galdetzean, oraindik aurrekonturik ez dutela baina gorpu bat Senegalera aberriratzeak 6.000-7.000 euro balio dituela dio, “gutxi gorabehera”. Dirua batzeko epe mugarik ez dutela ipini dio. “Senideek esan digute zapatuan azken omenaldia egingo diotela Abdu Ndiayen hiladako senegaldarriari, 17:00etan, Lea-Artibai Beilatokian (Berriatuako Gardotza industriagunean).