
Astebururako berriro ere itsaso txarra dagoela emanda, eta portuko gainontzeko itsasontzien segurtasuna bermatzeko, Ondarzabal karrora eramatea erabaki du Lekeitioko Udalak. Atzoko itsaso zakarraren ondorioz, goizaldean, popako bita –itsasontzia lotzeko puntua– apurtu zaio eta itsaso txarrarekin askatu eta portuan noraezean ibiltzea saihestu nahi dute. Barikuan igoko dute karrora.