anta Ageda bezperako entseguak egingo dituzte hurrengo egunetan Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat herritan. Santa Agedako azken entseguak Mendexa, Ondarroa Ispaster, Ea eta Ibarrangelun egingo dituzte.
Bihar eta etzi Garraxik deituta, Ondarroan 18:30ean txokoan entseguak egingo dituzte. Lea-Artibaiko beste herrietan ostera asteburuan antolatu dituzte Santa Ageda bezperako azken entseguak. Ispasterren zapatuan makilak hartuta entsegatuko dute 19:00etan frontoian. Mendexan domekan jarri dute hitzordua 17:00etan elizan.