Iberdrolak transformazio zentru berria eraikiko du Ispasterko Eluntzeta auzoan. Ispaster eta Lekeitioko mugan eraikiko den zentrua, bi herrietarako argindarra eskurtazeko baliagarria izango da.
Lizentzi eskaria duela urte bat inguru hasi ziren bideratzen udalean. Hirigintza arloan landu zuten gaia eta zentru berriaren inguruko txostenen balorazio positiboaren ostean, epe laburrean proiektua martxan jarriko dute. Lanak hasteko data zehatzik ez dute oraindik udalean izan ere, oraindik lizentzia batzuk falta dira. Proiektu hau garatu orduko, Madalenako transformazio zentrua berritzea aztertu zutela aipatu du udalak. Hala ere, azken erabakia berria eraikitzea izan da.
Argi indarra lur azpitik
Transformazio zentrutik Lekeitiora indar elektrikoa bideratu ahal izateko lanak abiatu dituzte Eluntzeta auzo inguruan. Zentrutik indar elektrikoa herrira ekarri ahal izateko lur azpiko hodiak ezarri behar dituzte Lekeition. Dagoneko Eluntzetako lanen zati handi bat egina dago baina udalak jakitera eman duenez herri barruan ere konponketa lanak egin beharko dituzte.