Udalbatzean espainiako banderaren inguruan aritu dira Berriatuan
Galdera erantzunen tartean Espainiako bandera jartzearen inguruan berba egin dute Berriatuko udalbatzean. Inguruko herrietan bezala, Espainiako bandera jartzera behartzen dituen Gobernu delegaritzaren salaketa jaso du udaletxeak.
Hiru aste barru berriro ere agindua ailegatuko dela jakinarazi du udalak eta agindua iritsi orduko, gaia herritarren artean eztabaidatu nahi izan dute. Espainiako banderaren inguruan berba egin badute ere, oraingoz ez dute zer egingo duten erabaki.