
Urgentziazko osoko bilkura egingo da bihar Lekeitioko udaletxean. Izan ere, Segikoak izatea leporatuta, 36 gazte epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, euren artean Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola lekeitiarrak. Hori dela eta, mozio bat aurkeztuko diote udalari.
Azken saioetan da epaiketa. Gaur hitz egin zuen akusazioak , bihar defentsak eta etzi amaierako alegatuak irakurriko dituzte.
Gazteen alegatua agerraldi publiko batean ezagutaraziko dute, eta ekimenak aurreikusi dira hainbat herritan. Horrela, Lekeition, Alegato Eguna egingo da barikuan, 13:00etan, Eskolapean.