Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

'Brouard auzia' itxi du Bilboko Auzitegiak

Lekeitioko Hitza
Lekeitio
2014/01/30
SANTI_BROUARDI_EGINDAKO_OM 2 Bilboko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegiak Santi Brouard lekeitiarraren hilketaren kasua artxibatu du. Justiziak ez du kasua ikertzen jarraitzeko arrazoirik ikusten, eta artxibatzea erabaki du, bigarren aldiz. Brouarden senideek froga berriak egiteko eskakizunari uko egin eta kasua artxibatzeko erabakia hartu zuen epaileak. Erabaki horren aurrean helegitea jarri zuen familiak. Epaileak hartutako erabakia berretsi du orain, Bizkaiko Audientziak. Azken prozesua 2012ko azaroaren 12an hasi zen. Jose Amedo poliziaburu espainiar ohiak Luis Morcillo enpresariaren aurkako salaketa jarri zuen Bilboko Auzitegian Santi Brouard Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea hiltzea leporatuta, eta bideo bat aurkeztu zion epaileari. Amedoren arabera, grabazioetan, Morcillok Brouard hiltzea aitortzen zuen eta Julian Sancristobal Espainiako Segurtasun zuzendari ohia nahasten zuen. Froga berriak zeudela eta, Ana Isabel Gasca kasuko epaileak auzia berriro irekitzea erabaki zuen Brouarden hilketa aztertzeko. Hala eta guztiz ere, kasuak Auzitegi Nazionalean jarraitu dezake. Jose Amedo polizia-komisario ohiak, salaketa bat jarri zuen Auzitegi Nazionalean Donibane Lohitzunen 1894ko uztailaren 10ean (Behe Nafarroa) La Consolation tabernaren kontra izandako atentatua berriro ikertzea eskatuz. Morcillok, atentatuaren egilea -Rafael Lopez Ocañarekin batera- zela onartu zuen. Atentatuan ETAko hiru kide zauritu zituzten, eta ekintza GALek aldarrikatu zuen. Orain arte hiru epaiketa egin dituzte, baina, hala ere, ez da aurrerapausorik egon. Aurretik, Rafael Lopez Ocaña, hilketaren egileetako bat, bakarrik kondenatzea lortu zuten, eta ez zuten operazioaren burua nor izan zen argitzerik lortu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.