Gure erabakiak, gure eskubideak lemapean,
Karta Sozialaren bigarren eztabaida batzarra egingo dute Ondarroan, zapatuan, 10:30etik aurrera.
Lan eskubideak eta jatorri aniztasuna izango dira oraingo honetan batzarreko
gaiak. Behin eztabaida batzarra amaitu eta gero,
13:45ean, elkarretaratzea egingo dute herritarrek,
Alde Zaharrean, aurreko deialdian egin modura. Herritarrei deialdiarekin bat egin eta parte hartzeko oharra helarazi diete egitasmoagaz bat egiten dutenek.
Lehenengo batzarra egin eta gero Ondarroan egindako elkarretaratzea.