Garraion Azpiegituren Zuzendaritzatik jaso du itxieraren berri udalak. Moila Berri atzeko zabalgunearen parean itxiko dute bidea. Izan ere, portua Samikollarekin lotzen duen labarrean jausteko zorioan dauden tamaina handiko bi harri daudela jakinarazi diete eurentzat lanean ari diren geologoek.
Egoera arriskutsua dela ikusita, bi harri horiek kenduko dituzte, eta horregatik itxiko dute errepide zati hori zenbait orduz.
Labar horretatik lehen ere harriak jausi ziren, eta beheko txabola guztiak txikituta gelditu ziren; inguruan etxebizitzak ere badaude, eta haien segurtasunerako Garraion Azpiegituren Zuzendaritzak aurrez ere labar hori segurtatzeko obra bat egina dauka. Obra iaz egin zen.