Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,
6 eta 7 metro arteko olatuak egongo dira asteburuan.
Alerta laranja bihar, zapatua,
otsailak 1, 15:00etatik aurrera ezarri du Jaurlaritzak. Erresuma Batuan sortutako denboralearen ondorioak izango dira bihartik aurrera Kantauri itsasoaren kostaldean sortuko diren olatuak.
Bihar,
otsailak 1, 3 eta 5 metroko olatuak izango dira goizeko lehen orduetan. Eta olatu batetik besterako tartea 12 segundokoa izango da. Baina olatuen tamaina aldatzen joango da orduek aurrera egin ahala. Horrela,
iluntzean, 6 eta 7 metro arteko olatuak egongo dira. Eta olatu batetik bestera 15-16 segundoko tartea egongo da.
Momenturik zailena domeka goizaldea izango dela dio Segurtasun Sailak; marea goian egongo da eta bizia izango da, olatuen tamaina 7 metro baino gehiagokoa izan ahal da
Horretaz gain, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,
marea biziak “oso biziak” izango dira.
Momenturik zailean domeka goizaldea izango dela jakitera eman du Jaurlaritzak. “Domeka goizaldean, 03:00ak eta 09:00ak aldera, marea oso goian egongo da eta olatuen tamaina 6-7 metrokoa izango da”. Gainera, egun horretan, olatuen tamaina 7 metro baino gehiagokoa izan ahal dela esan dute, halaber. Horrela ba,
domekarako alerta gorria ezarri du Jaurlaritzak.