Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko bazkide izateko aukera, zabalik

Markina-Xemein
2014/01/31
20120301 bizenta3 Uhagon kulturguneak 320 bazkide ditu. Kopuru horrek, baina, gora egin dezakete aurten ere. Izan ere, deskontuek eta eskainitako arretak erakarrita, bazkidetzak egiten hasi zirenetik gehituz joan dira sozioak. Uhagon Kultur Elkarteak kudeatzen du Markina-Xemeingo kulturguneko egitaraua, eta herriari zabalik egongo den gunea izatea dute asmoa hasieratik. Hori dela eta, bazkide egiteko aukera ideia ona zela behitandu zitzaien. Bi helburu ditu bazkidetza horrek: batetik, babes ekonomikoa edukitzea jarduerak antolatu ahal izateko; bestetik, Uhagon elkartekoentzat garrantzitsuena dena, jendearen babesa lortzea. Bazkide eginda, ikuskizunak eta ikastaroak merkeago dituzte herritarrek, eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jasotzen dute etxean. Urtean 27 euro ordaindu behar dituzte, eta urtarrila izaten da altak eta bajak egiteko sasoia. Hala ere, urte osoan dago bazkide egiteko aukera. Hiru bide daude horretarako: Uhagoneko webgunean eskuragarri dagoen bidez fitxa bete eta bidaltzea, telefonoz deitzea edo kulturgunera bertara joatea. Behin bazkide eginda, txartel bat jasoko du herritarrak, eta orduan hasiko da abantailez gozatzen. Egitarauari buruzko informazioa edo ekitaldi zehatzei buruzkoa astero jasoko du etxean, eta ikastaro eta ikuskizunetan eskaintza berezia izango du. Kontzertu, ikuskizun edo antzezlanak daude asteburuero Uhagonen. Gainera, kasturte osoa iraungo duten zortzi ikastaro daude Uhagonen, eta zenbait asteburutan puntualak egingo dituzte. Esaterako, asteburu honetan Lan Bila tailerra hartuko du kulturguneak, eta hurrengoan bi eguneko flamenco ikastaroa. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Markina-Xemeindik kanpo bizi arren ere egin daiteke bazkide; esaterako, Etxebarriko, Ziortza-Bolibarko, Ondarroako eta Lekeitioko bazkideak dauzka Uhagonek. Nahiz eta Uhagon Kultur Elkartea izan talde eragilea, funtzionatzeko orduan jendearen parte hartzea lortzean datza Uhagonen filosofiak. «Horregatik dira guretzat bazkideak horren garrantzitsuak». Hasteko dagoen film laburren lehiaketa ere herritarren ekimenez sortu dute; beraz, «ideia eta aukera berriei zabalik» daude. Gainera, bazkide ez direnek ere badaukate proposamenak egiteko aukera. «Herritarrei zabalik gaude; kulturagaz jakin-mina dutenei zabalik. Bestalde, Egin zaitez bazkide lehiaketa antolatu du Uhagonek. Hala, hiru galdera zuzen erantzuten dituztenen artean 2014ko bazkide kuota eta 50 euroko saria zozkatuko ditu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.