Aldaketa txiki batzuk egin dituzte udal arduradunek herri barruko autobus zerbitzuan. Herritarren eskariei erantzunez, ordutegi zehatz batzuetan Ibaiondoko ohiko geltokiaz gain, Kamiñazpi auzoko goiko aldean ere geltokia izango du. Eta beste ordutegi batzuetan Artaraino luzatuko da zerbitzua: irtera ordua 17:55 eta 19:55 orduetan duen heribusa Arataraino joango da, eta ez da portuan geldituko.