Abortu eskubidearen aldeko aldarrikapena egin dute Ondarroan
http://www.youtube.com/watch?v=E-KCKsdIMo4
"Orain dela 25 urte feministok abortu librea, doakoa eta osasun sare publikoan egitea eskatzen genuen, eta orain ere gauza bera aldarrikatzen dugu", esan zuten ozen, zapatuan, Alamedan, emakumeei euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea oraindik ez zaiela aitortzen salatuz.
“Orain dela 25 urte feministok abortu librea, doakoa eta osasun sare publikoan egitea eskatzen genuen, eta orain ere gauza bera aldarrikatzen dugu”, esan zuten ozen, zapatuan, Alamedan, emakumeei euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea oraindik ez zaiela aitortzen salatuz. “Espainiako Gobernuak, Gallardon justizia ministroaren bidez, eliza katolikoak eta gaizki deitutako bizitzaren aldeko taldeek lagunduta, eskubide hori ukatu nahi digute emakumeen bizitza eta sexualitatea kontrolatzeko, emakumeen sexualitatea amatasun hutsera mugatuz eta familia eredu kontserbadorea eta patrialkala indartuz”, adierazi zuten. Horren aurrean, emakumeek euren gorputzez, sexualitatez eta bizitzez “nahi duten modura gozatzeko” eskubidea dutela aldarrikatu zuten. “Mugimendu feministak ez du onartuko sistema patriarkalaren sektore kontserbadore eta atzerakoein eraso hau. Emakumeen sexualitatea amatasunera mugatzeari uko egiten diogu sutsuki”.
Andrabanda feminisitak, Boga-Boga emakume elkarteak, ONEk, Sarekonpontzaileek, Uxu Ondarroako Emakumeen taldeak eta 7 emakume en movimientok deituta egin zen elkarretaratzea, Euskal Herriko beste hainbat herritan egin modura.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.