
PLT taldekoak, Etxabururen senideekin, sari banaketan
Zaldupe kiroldegiko kantxa eta eskola publikoko patioa jendez bete-bete egon ziren zapatuan. 09:30erako hasi ziren Eneko Etxaburu preso politiko ondarrutarraren aldeko futbito txapelketako partiduak. 22 talde aritu ziren, 150 lagun, zein baino zein. Norgehiagokek aurrera egin ahala, ikusle kopurua eta joko mailak gora egin zuen. Antolakuntza ezin izan zen hobea izan.

Beteranuk, kopagaz
20:00ak arte luzatu zen sariketa, eta finalean Beteranuk eta PLT izan ziren aurrez aurre. Kiroldegiko harmailak jendez gainezka zeuden. Estu joan zen neurketa. Gazteek jokoa ondo antolatu zuten, baina ezin izan zuten aterik zulatu. Azkenean, lehen finalaurrekoa modura, penaltiz erabaki zen irabazlea. Beteranuk izan ziren nagusi. Eta beteranoak esanda, Hor Konpon taldeak ikusleen txalo eta animoak izan zituen sariketak iraun zuen bitartean. Finalaurrekoetara ailegatu ziren, ia aldatzeko jenderik barik, eta izugarrizko jokoa eginda. Atezainak egin zuen sariketa guztiz aipagarria izan da.
“Eskerrik asko etorri eta parte hartu duzuen guztioi. Sakabanaketa politikagaz amaitzeko garaia da. Eneko etxean nahi dugu”, esan zuten amaieran antolatzaileek.
Argazki galeria [nggallery ID=118]