Koaxi taldeko kirolariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako duatloian. Ioana Osa Larruzea Koaxi taldeko kideak emakumeen artean laugarren postua eskuratu du, 1:22:31-ko denborarekin.
Lehen proba puntuagarria
Bostgarren aldiz antolatu dute Ermuko duatloia. Asteburuko proba sprint erakoa izan da eta distantziak 5km-20km-5km-tan banatu dituzte. Gainera, Ermuko duatloia, Euskal Herriko duatloi zirkuiturako lehenengo proba puntuagarria izan da.
Probako garailea emakumezkoen artean, hirugarren urtez jarraian, Gurutze Frades Mugarra T.T taldekoa izan da. Gizonezkoen kategorian ostera, Pello Osoro Delteco Eibar T.T taldeakoak izan da lehenengoa helmuragaratzen, bigarrenetik segundu bakar bateko aldearekin. Taldeka sailkapenean berriz, Saltoki-Trikideak talde nafarra izan da asteburuko duatloiko irabazlea.
Hurrengo duatloi puntuagarria zapatuan izango da Sopelan.