EH Bilduk jakitera eman duenez,
Mendexako Karraspio hondartzaren inguruan zeuden babestutako zuhaitzak. “Aldundiak zuhaitz horiek legez kanpo moztu dituztela jakin badaki, horren inguruko salaketa bat jaso duelako”. EH Bilduk salaketa horren berri eduki arren Aldundiak ez duela ezer egin salatu du. “Josu Madariaga Ingurumen diputatuak azalpenak eman ditu gaur Batzar Nagusietako batzordean, EH Bilduk auzi horren inguruko argibideak eskatuta. Mdariagak bere eskumeneko gaia ez dela erantzun du”.

Karraspio hondartza
Asier Vega EH Bilduko batzarkideak ustezko delitu baten aurrean eman beharreko urratsak eman ez izana leporatu zion. “Eskumena Nekazaritza Sailarena bada ere, delitua tartean bada, salaketa jasotzen duen sailak beharrezkoak diren urratsak eman behar ditu, “administrazioak neurri egokia hartu ditzan”.
Salaketa jaso arren, Ingurumen Sailak babestutako zuhaitzak legez kanpo moztu izana ez dela euren eskumena erantzun dio EH Bilduko ordezkariari eta SOS Karraspio plataformari
Vegak esan duenez, moztu dituzten zuhaitzak kantaurialdeko arteak dira. “Gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera babestutako espezia da kantaurialdeko artea”. Halaber, zuhaitzen mozketa Mendexako Udalak eta Aldundiak Vista Alegren 24 etxebizitza egiteko daukaten proiektuagatik dela esan du Vegak.
Mozketaren ondorioak zuhaitzen desagerpena baino haratago doala dio Vegak. “Ez gaude baso babestu bat suntsitu duen zuhaitz mozketa baten aurrean soilik, abereen presentziak artadia berriz haztea eragozten du, hain justu, ekosistema birsortzeko baliotsu delako babestu den eremuan”.
SOS Karraspio plataformak zuhaitzen mozketa salatu zuen baina Ingurumen Sailak bere eskumena ez zela erantzun zion. “Vegak kezka agertu du, gainera, Aldundiak onetsi zuen ingurumen eragineko txostenak ez dituelako kontuan hartu parkingaren eraikuntzak eremu babestuan izango lituzkeen ondoriok. Behin behineko txostenak eragin hori jasotzen zuen arren, behin betiko txostenean erreferentzia horiek ezabatu egin direla salatu du EH Bilduk”.