Ondarroako Gure Esku Dago indarrez eta ilusioz hasi da bidea egiten
http://www.youtube.com/watch?v=l07gw0ffc2M
"Gaurkoa aurkezpena baino ez da, eta bide beretik urratsak ematen hasteko momentua", esan zuten gogotsu, Kofradiako hitzaldi aretoan, Danel Solabarrietak, jendetza aurrean. "Erabakitzeko eskubidea eduki nahi dugu. Horretarako hasi gara batzen, era zabal batean, pertsonetatik taldera", azaldu zuen Kirmen Uribe idazleak.
“Gaurkoa aurkezpena baino ez da, eta bide beretik urratsak ematen hasteko momentua”, esan zuten gogotsu, Kofradiako hitzaldi aretoan, Danel Solabarrietak, jendetza aurrean. “Erabakitzeko eskubidea eduki nahi dugu. Horretarako hasi gara batzen, era zabal batean, pertsonetatik taldera”, azaldu zuen Kirmen Uribe idazleak.
Gure Esku Dago dinamikak hilean ekitaldi bat egiteko asmoa erakutsi zuen, hiru mailatan: herri mailan, eskualde mailan eta nazional mailan. Ondarroarako orain artean pentsatutako ekitaldien artean, bideoklip bat egitea, esku erraldoi bat osatzea eta giza kate txiki zein handi bat egitea daudela aurreratu zuten. “Ekarpenak jaso nahi ditugu, eta denon artean aurrera egin”, nabarmendu zuen Begoña Anakabe taldekideak. “Asmo asko daude mahai gainean, eta esku asko behar ditugu hauek aurrera eramateko”. Ondarroako taldea eguenero batzen da, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan, 19:00etan. “Nahi genuke aurpegi ezberdinak ikusi. Gogoa edukitzea nahikoa da lanerako. Alderdi eta alderdikerien gainetik Gure Esku Dago dago. Danon artean egin behar dugu hau”, berretsi zuten. “Ez genuke nahi gure katea zatia motz, hutsik geratzea”.
Elorrioko 11. kilometroan osatu beharko dute katea ondarrutarrek ekainaren 8an. Lehen metroa Argia Ituarte alkateak eskuratu zuen atzoko aurkezpenean. “Han egongo gara. Denok batera lortuko dugulako, eskerrik asko”, esan zuen. Katean egoteko eskuratu behar diren bonu txartelak Arriolaneko lokaletan eskuratzeko eskaria egin zuten taldekideek, internetez egiteak ez duelako ziurtatzen Ondarroako kilometroa ala beste herri batekoa egokitzea.
“Gonbidatuta zaudete egunetan etortzea. Hemen zaudetenei eta ezin egon izan dutenei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrak baita ere Udalari eta Iñaki Arriolari lokalak gure esku uzteagatik. Gure ateak zabalik gelditzen dira. Bakarrik eskatuko dugu bide hau elkarrekin egiteko”, amaitu zuen Danel Solabarrietak. Gure Esku Dago ekitaldiko abestia kantatuz amaituz zen aurkezpen ekitaldia, eskuak elkarri oratuta, Kirmen Uribek egindako letraren oihartzunagaz. Argazki galeria [nggallery ID=117]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.