Egitasmoen lehiaketa tarteko, urtarrilean itxita egon dira udal gazteri zerbitzuak. Gaur irekiko dituzte, aurretik izandako ordutegi berarekin. “Pozik hartu dugu albistea, izan ere, datozen urteetan gure zerbitzuak zuei eskaintzeko aukera izango dugu”, adierazi dute aisialdi taldeko kideek. “Orain arte bezala, aurrerantzean ere gure zerbitzuez gozatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzen jarraitzea espero dugu. Animatu, esku zabalik hartuko zaituztegu eta !”, esan dute.