30.000 kilo lantesa lehorreratu dituzte Ondarroako portuan
http://www.youtube.com/watch?v=eOQgoV8m9ks
Kantabriako arrantzontziek arrantzatu dituzte arrain handiak. Zehatz esateko, Madre Juanita arrantzontziak botatako sarekadak harrapatu ditu. Portuko langileek Hitzari jakin eragin diotenez, Madre Juanita arrantzontziko arduradunak, sarean bilduko zuen arrain kopurua ikusita, laguntza eskatu dio euren enpresa bereko beste arrantzontziari, Tonino. Bi txalupen artean tona bat lantosa igotzen saiatu badira ere, ezin izan dute eta beste bi arrantzontziren laguntza behar izan dute.
Ondarroako Egidazu kaian ez da mugimendurik falta gaur. Kofradian goizetik jakin dute Laredoko eta Santoñako hiru ontzik lantesa arrantzatu dutela. Ez zekiten zenbat kilo lehorreratuko zituzten. 12:20an, Nuevo Libe ontzia lantesaz gainezka sartu da portura, 30.000 kilogaz.
Portuko langileek jakin eragin dutenez, Madre Juanita-k arrantzatu du lantesa, eta sarean bilduko zuen arrain kopurua ikusita, laguntza eskatu dio enpresa bereko beste arrantzontzi bati, Tonino-ri. Arraina bi txalupen artean igotzen saiatu baziren ere, ezin izan zuten ontziratu, eta beste bi arrantzontziren laguntza behar izan zuten. 100.000 kilo jaso zituzten danetara.
Hiru tamainako lantesa ekarri dute Ondarroako bentara: 30 zentimetrotik gorakoa, 15-30 artekoa eta 10-15 artekoa. 5,50 euro eta 2,50 euro artean saldu zen bentan.
Lantesa nahikoa arrain preziatua da. Tamaina handikoa da, eta udazkenetik otsailera bitartean arrantzatzen da. Hauxe da bere sasoia. Baliteke azken asteetako itsaso zakarrak gorantz igo izana.
Gaur arratsaldean kofradia inguruan entzundakoaren arabera, bihar, barikua, Hondarribiko, Pasaiako eta Ondarroako portura ekarriko dituzte gaur arrantzatutako gainerako lantesa kiloak.
Astelehenean, itsasora
Baxurako ontziteria badoa apurka-apurka itsasora ateratzen, batez ere Kantabriako eta Gipuzkoako arrantzaleak. Sardinatan ari dira gehienbat, eta txitxarroa eta betandia ere ari dira hartzen. Geldialdiaren ostean, astelehenean itsasoratuko dira Ondarroako Ongi Etorri eta Lekeitioko Kalamua eta Ondarzabal, «dagoenaren bila».
Argazki galeria [nggallery ID=123]
2001ean arrantzatutako lantesak, argazki galeria [nggallery ID=124]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.