
Argazkia: Gure Esku Dago
«Erabakitzeko eskubidea guztion eskubidea da, ez abertzaleena bakarrik», baieztatu du Anjel Oiarbide Gure Esku Dinamikako kideak, Ondarroako Kofradia Zaharrean emandako hitzaldian, aretoa bete-bete. 2014. urtean Katalunian eta Eskozian egitekoak diren galdeketei aipamena eginez, euskal herritarrak«olatu berean» joan behar direla esan du, horretarako «demokrata guztien indar metaketa» egitea ezinbestekotzat joaz.