Kirola eta euskara egitasmoaren barruan, Eskua programaren berri eman du Zabiel etxean, Igor Arenaza Union Deportiva Aretxabaletako entrenatzaileak. Klub txikien erronka eta etorkizuna umeak direla adierazi du, eta futbol eskola eta kirol eskolen helburua, emaitzetatik haratago, pertsonak heztea dela: «Guk pertsonak hezten ditugu. Errespetua sustatu behar dugu kirolaren bidez». Kirolean jarrera onak izateko egunerokotasunean jarrera onak izatea ezinbestekotzat jo zuen, “hartu eta emanaz”. Bai berak eta bai Zabielen bildutakoek beharrezkotzat jo zuen gurasoen inplikazioa umeekin egin behar den lan horretan.