
Konposta guneak erabiltzen ikasteko formakuntza saioak hasiko dira zapatuan. Markina-Xemeingo Udaleko Ingurumen Batzordeak hondakin organikoa konposta bihurtzeko gune bi prestatu ditu herrian: Karmengo Elizaren atzeko partean dagoen berdegunean, eta Azpiko Errotan. Gune bakoitzaren arabera, formakuntza hitzordu ezberdinak egongo dira.
Karmengo Elizaren atzeko aldean konposta egingo dutenentzako saioa zapatuan izango da, 11:00etan, Kultur Aretoan. Azpiko Errotan konposta egingo dutenentzako saioa, ostera, martxoaren 1ean izango da, 11:00etan, Kultur Aretoan.
Saioetan konpostaren inguruko azalpenak eta jarraitu beharreko irizpideak emango dituzte. Horretaz gainera, familia bakoitzari gida bana, hondakin organikoentzako ontziak eta konpostagailurako giltza bana banatuko zaizkie.