Langileen abisua jaso ondoren, bi pertsona atxilotu dituzte Lekeitioko enpresa baten barruan
Ondarroako ertzain etxeko agenteek bi pertsona atxilotu zituzten atzo arratsaldean Lekeitioko enpresa baten barruan zeudela. Atxilotuek leiho bat apurtu zuten enpresara sartzeko.
Lekeitioko enpresa bateko beharginek, ezezagun bi aurkitu zituzten enpresako bulegoetan eta Ertzaintzari deitu zioten. Ertzainek jakitera eman dutenez, susmagarrien gauzen artean beharginetako baten jaka zegoen. Atxilotuak, 35 eta 41 urtetako gizonezkoak dira, aurrekariekin. Epailearen aurretik pasatuko dira hurrengo orduetan.