
Nahikoa erraz eskuratu dute IX. Eskuzko Beteranoen Trinkete Txapelketa; Telleria eta Bastidak 17 tanto baino ezin izan zituzten egin atzoko finalean.
Arratek sorbaldan min hartuta jokatu zuen, eta partiduko ardura guztia Arroitaren eskuetan utzi zuen. Planteamendu ona egin zuten, eta pilota gehienetara sartu zen Iurretako aurrelaria. Bikain defenditu zuen bere atzelaria partidu osoan.
Parekatu hasi zen finala, baina 12ko berdinketaren ostean, Arroitak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Arratek pilota gutxi jo zituen, baina ez zuen hutsik egin, eta guztiak onera eraman zituen.
Bastida ere txukun aritu zen: hainbat pilota gaitz eroan zituen. Telleria bere ezker bikainagaz etekina ateratzen ahalegindu zen, baina ez domekan ez zuen bere egunik onena eduki.