Lekeition ere bat egin dute ekainaren 8ko giza katearekin
https://www.youtube.com/watch?v=4P98QtgExSs
Pixkanaka geroz eta gehiago dira ekainaren 8rako Gure Esku Dago mugimenduak antolatu duen giza katearekin bat egiten ari diren herriak. Atzo Lekeition burutu zuten ekitaldia, eta hainbat herritarrek atxikimendua adierazi zioten erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenari.
Pixkanaka geroz eta gehiago dira ekainaren 8rako Gure Esku Dago mugimenduak antolatu duen giza katearekin bat egiten ari diren herriak. Domekan Lekeition burutu zuten ekitaldia, eta hainbat herritarrek atxikimendua adierazi zioten erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenari.
Manifestua sinatzeaz gain, agurra dantzatu eta ekainaren 8an giza katean parte hartzera deitu zuten herritarrek. Herrian erreferente diren hainbat kirolari, langile, politikari eta abarrek izenpetu dute agiria lehenik, eta horien ostean gainerako herritarrek egin zuten.
Hilaren 29an Bilbon aurkeztuko dute giza katea, 17:30ean La Casillan. Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotu nahi ditu erabakitzeko eskubidearen alde. Zatiak herrika banatu dituzte, eta lekeitiarrei 12. kilometroan egotea egokitu zaie; gutxienez 400 lagun behar dituzte horretarako.
Argazki galeria [nggallery ID=134]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.