Zuhaitzak landatu dituzte Munitibarko Bengola inguruan
Munitibarko herri ikastetxeko ikasleek haltzak eta lizarrak landatu zituzten joan den asteko barikuan Munitibarko Bengola interpretazio zentroaren inguruan.
Hainbat taldetan banatuta, 27 ikaslek zuhaitz bina landatu zuten Lea errekaren ondo-ondoan. Bengola ingurura urreratu ziren ikasle guztiei, erreka eta ibai ondoetan egoten diren landare eta zuhaitzak “oso garrantzitsuak” direla azaldu zieten. Izan ere, hauek ibai ondoko lurra eusten laguntzen dute, esaterako. Hori dela eta, errekari berari eta inguruan bizi diren bizidunei laguntzeko, «zuhaitzak landatzea beharrezkoa» dela azpimarratu zieten.
“Zuhaitz esanguratsuak”
Hain zuzen ere, aurten landatzeko aukeratu dituzten zuhaitzak berebiziko garrantzia izan dute Euskal Herriko folklore eta ohituretan.
Hasteko, lizarra «oso garrantzitsutzat jotzen zuten gure arbasoek”. Zuhaitz horrek mamuak eta ispiritu txarrak uxatzen zituela uste zen, eta hori dela eta, baserri eta etxe inguruetan, lizarrak landatzen ziren «babestuta» sentitzeko.
Altza, ostera, errekako erregina dela uste da Bizkaiko leku batzuetan. Eta asko aurki ditzakezkegu Euskal Herriko geografiako erreka eta ibai ondoetan.
Argazki galeria [nggallery ID=132]