
Material polimerikoak medikuntza sektorean duen erabileraz hitz egingo dute
barikuan Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean izango den
Polymers and medical applications jardunaldian.
Leartikerrek antolatutako ekitaldiak europako adituez gain, sendagile, ikerlari, ingeniari eta enpresetako promotore ezberdinak batuko ditu.
Rescoll, Frantziako material polimerikoen ikerketa zentroko institutuko ordezkariak, material kimikoetan berritzailea den Alemaniako
Evonik multinazionalak eta osasun sektoreko garapenean buru den Mondragon Korporazioko
Mondragon Health unitate estrategikoko ordezkariak hitz egingo dute
09:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko den jardunaldian.
Horretaz gainera, hortzentzako inplante eta protesi merkaturako teknologia garatzen duen
Createch Medical-eko ordezkariak, eta material polimerikoekin konponbideak ezartzen lehenetarikoak diren
Vall d’Hebron ospitaleko kudeatzaileak materia horrekiko beraien aurrerakuntzez arituko dira.