Europako hainbat aditu batuko ditu Markina-Xemeinen ospatuko den material polimeriko eta osasun sektoreko jardunaldiak

Health Material polimerikoak medikuntza sektorean duen erabileraz hitz egingo dute barikuan Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean izango den Polymers and medical applications jardunaldian. Leartikerrek antolatutako ekitaldiak europako adituez gain, sendagile, ikerlari, ingeniari eta enpresetako promotore ezberdinak batuko ditu. Rescoll, Frantziako material polimerikoen ikerketa zentroko institutuko ordezkariak, material kimikoetan berritzailea den Alemaniako Evonik multinazionalak eta osasun sektoreko garapenean buru den Mondragon Korporazioko Mondragon Health unitate estrategikoko ordezkariak hitz egingo dute 09:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko den jardunaldian. Horretaz gainera, hortzentzako inplante eta protesi merkaturako teknologia garatzen duen Createch Medical-eko ordezkariak, eta material polimerikoekin konponbideak ezartzen lehenetarikoak diren Vall d’Hebron ospitaleko kudeatzaileak materia horrekiko beraien aurrerakuntzez arituko dira.