Iruñean Abortatzeko Eskubidearen alde egingo den manifestaziora joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik
Apirilaren 5ean Iruñean egingo den Abortatzeko Eskubidearen aldeko manifestaziora joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik. Izena emateko 689 992 766 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp zein SMS bidez mezua bidali behar da. Autobuseko txartelak 10 euro balio ditu. Izena emateko azken eguna eguaztena, apirilak 2 izango da.