
Ohikoa den bezala, aurten ez dira egingo Eguen Santu egunean Mendexako Karraspioko hondartzan egiten diren zaldi lasterketak. Izan ere, neguan, otsailean eta martxoko ekaitz eta olatu «bortitzek» kalte handiak eragin zituzten hareatza eta inguruetan. Hain zuzen, oraindik ere, hondartza inguruko pasealeku guztia zeharo txikituta dago. Ibilgailuek, esate baterako, sarrera debekatua dute. Hortaz, Mendexako Bertso Kirol Taldeak ekimena bertan behar lagatzea adostu du. «Bertso Kirol Taldearen nahia gure eskualdean errotua dagoen ikuskizun hau burutzea bada ere, otsailean eta martxoan izandako ekaitzen ondorioz Karraspio hondartzan jasan zituen kalteak direla medio, hondartza erabilgaitz jarraitzen du edozein ekintzetarako eta talde honek ezin dezake ikusleen segurtasun behar den modua bermatu», azaldu dute.