
56 aparkaleku egingo dituzte. Komentuko pareta botatzea izango da lehendabiziko lana, eta horretan hasita dago Lurkide enpresa.
Lurraren jabeak bere gain hartuko du horma hori botatzea eta lurra lautzea. Mutrikuko Udalak egingo ditu ondorengo egokitzapenak. Horretarako, 40.000 euro inbertituko ditu udalak. Proiektuak, guztira, 90.000 euroko kostua dauka. «Lanak amaitutakoan, 56 aparkaleku irabaziko ditu herriak», zehaztu du Joseba Palenzuela alkateak. Aparkalekuak 84 metroko luzera eta 15 metroko zabalera edukiko du, eta komentuko lurretatik berezita egongo da, hesi baten bidez.
Udala «pozik» dago jabekidearekin proiektua gauzatzeko bidea egin duelako. «Lursail hori sustatzaile batek eskuratuta dauka, eta etxebizitzak egiteko asmoa du. Baina zenbait urtetan asmo hori ez du gauzatuko. Hori jakinda, gune hori aprobetxatzea eta herrian dugun aparkaleku arazoari irtenbidea emateko baliatzea zen gure asmoa, eta lortu dugu», azaldu du Palenzuela