Sokamuturra egitera joateko irteera antolatu du Lekeitioko Gazte Guneak
Domekan Debako Lastur auzora sokamuturra egitera joateko irteera antolatu du Lekeitioko Gazte Guneak. 10:00etan irtengo du autobusak Mandaskatik eta bazkaltzeko etxean egongo dira V. Gazte Ekintzan parte hartzen duten gazteak.
Irteeran parte hartu nahi duten gazteek eguenean eta barikuan eman behar dute izena, 17:00etatik 20:00etara, Gazte Bulegoan. 10 euro ordaindu behar dira.