
Zuhaitz Eguna ospatu zuten joan den domekan Markina-Xemeinen; Ekozainek antolatuta, Areitzaga ingurua garbitu eta landatu zuten ume eta nagusiek. Talde txikia baina behargina batu zen domeka goizean. Ume, gazte eta nagusiak ekinean ibili ziren goiz osoan ingurua txukun uzteko. Dena egokitu zutenean, inguruari bere garrantzia emateko izena jarri zioten: Areitzaga.

Ingurumenaren garrantziaz hezteko hainbat ekintza antolatzen ditu urtero Ekozainek. Oraingoan gainera, ezusteko polita ere izan zuten ekimenean. Sasi artean gordeta habia aurkitu zuten, txori txikiekin, bai eta kirikiƱoen zuloa ere bizilagun eta guzti. Animaliak leku seguruan utzita amaitu zuten lana, eta betiko modura, Ekozainek antolatutako ekimen guztietan bezala, mokadua hartuaz amaitu zuten eguna.