Azken bi hilabetetan, astean bost zesta-punta saio jokatu dituzte Fort Pierce Jai Alai (Florida, AEB) pilotalekuan. Eta
hamaika garaipenegaz, Ibai Erkiaga lekeitiarrak jaso du binakako atzelari onenaren titulua, denboraldi amaieran. Lekeitiarraren atzetik geratu dira Alliez II Pabeko atzelaria, Larru markina-xemeindarra eta Leo gasteiztarra.

Erkiaga, Arrasate eta Egiguren, sariekin.
Titulua bereganatzeaz gain,
sailkapen orokorrean ere lehenengo bosten artean geratu da Erkiaga. Horrela ba, sailkapen orokorra horrela geratu da, lehenengotik bosgarrenera, hurrenez hurren: Egiguren (58 kiniela), Olha eta Olharan berdinduta geratu dira (45), Leo gasteiztarra (42) eta Erkiaga II.a (41).
Hiruko Koroa (partidu gehien, banakako txapelketa eta binaka aurrelari onena) irabazita, Mikel Egiguren donostiarra izan da denboraldiko jokalaririk onena.
Santi Olabe Ziortza-Bolibarko beteranoaren lana ere “azpimarragarria” izan dela esan dute Jai Alaiko arduradunek. “Banakako Txapelketan bigarren geratu da Olabe”.

Erkiaga, jokoan.
Fort Pierceko denboraldian
pilotari euskaldunak, mexikarrak, estatubatuarrak eta frantziarrak izan dira; 15 pilotarai izan dira guztira. “Guztiek koadro oso polita osatu dute. Beteranoak egon dira, alde batetik, baina gazteak ere ugari izan dira”.
Fort Pierceko denboraldia amaituta,
Orlandokoa hasiko da asteburu honetan.
Bertan arituko dira Olabe bolibartarra eta Larru markina-xemeindarra. Guztira, baina, hogei pilotari baino gehiago ariko dira nor baino nor. Tartean egongo dira Fort Piercen parte hartu duten gazteak.
Bestalde,
maiatzaren 9an eta 10ean Citrus txapelketa entzutesua jokatuko da eta Erkiaga II.a bertan egongo da. “Gauzak ondo badoaz, Egigurenekin osatuko du bikotea eta Jai Alive enpresa ordezkatuko dute”.