Zabor bilketaren inguruko berbaldia egingo du EAJk bihar, Ondarroan
Berbaldia bihar (apirilak 3, eguena) egingo dute, 19:15ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Ondarroako EAJk antolatuta. “Azken boladan, danon ahotan dabil zamarren gaia: zelan batu, zer egin gero, herrian gero zelan kudeatu…”, azaldu dute EAJkoek. Gaia “garrantzitsua” dela eta informatzea “behar-beharrezkoa” dela gaineratu dute. “Zamarrekin zer egin pentsatu aurretik, informazio osoa eduki behar dugu”.
Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatua izango da hizlaria. “Berak azaldu du zamarren alorrean zein den Aldundiaren politika. Horretaz gain, zelan batu eta zelan tratatu ahal diren ere azalduko du, sistema bakoitzaren alde onak eta txarrak mahairatzeaz gain”.
Hitzaldia herritarrek zamarren kudeaketari buruzko informazioa edukitze aldera antolatu dutela gaineratu dute EAJko kideek. Horrela ba, herritarrei hitzaldian parte hartzeko gonbitea luzatu diete.