Berunezko soldadutxoaren ipuina egiteko tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ipuin erraldoia egiteko tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Zapatuan eta domekan izango da tailerra, 11:00etan, bertan bibliotekan.
Hans Christian Andersenen ipuin bat aukeratu dute ipuin erraldoi berezi bihurtzeko. Oraingoan, Berunezko soldadutxoa izango da protagonista, eta guztien artean osotuko dute bere istorioaren ipuina.