Berunezko soldadutxoaren ipuina egiteko tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak

Berunezko soldadutxoa Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ipuin erraldoia egiteko tailerra antolatu du Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Zapatuan eta domekan izango da tailerra, 11:00etan, bertan bibliotekan. Hans Christian Andersenen ipuin bat aukeratu dute ipuin erraldoi berezi bihurtzeko. Oraingoan, Berunezko soldadutxoa izango da protagonista, eta guztien artean osotuko dute bere istorioaren ipuina.