Euskaldunek administrazioarekin
«euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra» dutela iritzita, Internet bidezko aitorpena, mekanizatua zein autolikidazio proposamena izanik ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Lea-Artibain eta Mutrikun.
Udalen arabera,
errenta euskaraz egitea «oso erraza» da; hala ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea UEMAk eskuorriak banatu ditu errenta aitorpena euskaraz nola egin herritarrei azaltzeko.
2012ko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak, datutan (Ueman dauden herrietako datuak):
- Amoroto. Guztira, 181 aitorpen; 88 euskaraz, %48,62.
- Aulesti. Guztira, 332 aitorpen; 157 euskaraz, %47,29.
- Berriatua. Guztira, 616 aitorpen; 250 euskaraz, %40,58.
- Gizaburuaga. Guztira, 98 aitorpen; 45 euskaraz, %45,92.
- Lekeitio. Guztira, 3.978 aitorpen; 1.609 euskaraz, %40,45.
- Munitibar. Guztira, 215 aitorpen; 38 euskaraz, %17,67.
- Mutriku. Guztira, 2651 aitorpen; 580 euskaraz, %21,9.
- Ondarroa. Guztira, 4.510 aitorpen; 1.565 euskaraz, %34,7.