Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute udalek

Euskaldunek administrazioarekin «euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra» dutela iritzita, Internet bidezko aitorpena, mekanizatua zein autolikidazio proposamena izanik ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Udalen arabera, errenta euskaraz egitea «oso erraza» da; hala ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea UEMAk eskuorriak banatu ditu errenta aitorpena euskaraz nola egin herritarrei azaltzeko. 2012ko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak, datutan (Ueman dauden herrietako datuak):
  • Amoroto. Guztira, 181 aitorpen; 88 euskaraz, %48,62.
  • Aulesti. Guztira, 332 aitorpen; 157 euskaraz, %47,29.
  • Berriatua. Guztira, 616 aitorpen; 250 euskaraz, %40,58.
  • Gizaburuaga. Guztira, 98 aitorpen; 45 euskaraz, %45,92.
  • Lekeitio. Guztira, 3.978 aitorpen; 1.609 euskaraz, %40,45.
  • Munitibar. Guztira, 215 aitorpen; 38 euskaraz, %17,67.
  • Mutriku. Guztira, 2651 aitorpen; 580 euskaraz, %21,9.
  • Ondarroa. Guztira, 4.510 aitorpen; 1.565 euskaraz, %34,7.