Euskal Herriko itzuliaren inguruko zalantzak argitu dituzte herri batzarrean
Euskal Herriko itzuliaren herri mailako aurkezpena egin zuten atzo iluntzean kultur aretoan.
Apirilaren 11n Markina-Xemeinen amaituko da etapa eta apirilaren 12ko erlojupekoa ere, itzuliko azkena, Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da. Atzoko batzarrean probaren xehetasunak eman eta zalantzak argitu zituzten udal ordezkari eta antolatzaileek. Zalantza gehienak azken etaparen ingurukoak eta zirkulazioaren ingurukoak izan ziren.