
Otsailaren 1etik 9ra bitartean euskal kulturgintzako ordezkaritza bat
Palestinan egon zen. Israelen okupazioak Palestinako biztanlerian eta kulturan sortzen dituen ondorioak ezagutzeko aukera izan zuten; Lurralde okupatuetan ibili ziren eta bertako giza eskubideen urraketen testigantzak jaso zituzten. Orain jasotako testigantzak eta Palestinatik ekarritako bizipenak kontatzen dabiltza. Markina-Xemeinen egongo dira
domekan.
Kurturgintzako sei pertsonak eta kazetari bik osotu zuten ordezkaritza. Euren artean egon zen Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarra, eta Palestina izeneko proiekzioa ikusi ostean, beragaz solasaldian jarduteko aukera izango dute Uhagon kulturgunean batzen direnek. Proiekzioa
20:00etan hasiko da.